lunes, 3 de octubre de 2011

Altercados en Dajla (Territorios ocupados)


Fuente: http://www.berria.info/albisteak/55391/marokoarren_txikizioak_saharan.htm

Igandean (Irailaren 25ean) Dajlan (Mendebaldeko Sahara) futbol partida batean piztu ziren liskarren ondoren marokoarrek saharraren etxeak-eta txikitu dituzte. Sahara Thawra giza eskubideen elkarteak dio herritar marokoarrek sahararren etxeak erre dituztela, "Poliziaren baimenarekin". 

"Dajlan egoera izugarria da. Leherketak entzuten dira, jendea izututa dago eta kaleetan erasoak ugariak dira. Kea ikusten da nonnahi", esan dute Sahara Thawrakoek.

Jendea hil ere egin da. Atzoko informazioaren arabera, azkeneko hiru egunetan zazpi lagun zendu dira. Bost saharrak dira, eta Marokok dio hildakoen artean bi polizia daudela.

Sahara Thawra elkarteak jakinarazi zuenez, atzo gazte bat hainbat marokoarrek eman zizkioten kolpeen ondorioz hil zen. Polizia eta marokoarrak Dajlan sahararrak biltzen diren auzoan sartzen saiatu zirela salatu du Sahara Thawra elkarteak, baina sahararrek aurre egin zietela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario